AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/01/12 17:26

2021. urteko heriotzen kontagailua ere martxan da. Gaur, urtarrilak 12, bizia galdu du langile batek Bilboko (Bizkaia) Basurtu-Kaxtresana inguruan, lanean ari zela. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, 10:00ak aldera izan da: goi tentsioko dorre batera igo da behargina, eta azaldu ez dituzten arrazoiak direla-eta, bertatik erori da. Dorrearen azpian dagoen lubeta batera amildu da, eta kolpearen ondorioz zendu. Sistem Melesur enpresarentzat jarduten zuen soldatapean 36 urteko langileak.

Urtea hasi zenetik, lanean ari zela eraila izan den lehenengo behargina da Euskal Herrian. Aurreko urtean, 70 erailketatik gora atera ziren argitara.