AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Oñatin egindako ongi etorri bat, 2019an.
2021/11/16 12:17

"Biktimak umiliatzen" dituztela eta "jarrera antidemokratikoak" direla argudiatuta, preso politikoen aurkako ongietorri ekitaldiak gaitzesteko legez besteko proposamen bat egin zuen Ciudadanosek joan den astean Eusko Legebiltzarrean. PPk ere bat egin zuen ekimenarekin, eta ekitaldi horien aurkako jarrera agertu zuten EAJk, PSE-EEk eta Elkarrekin Podemosek ere, erdibideko zuzenketa baten bidez. Hiru talde horien proposamenak egin zuen aurrera.

EH Bilduk ez zuen proposamaren alde bozkatu, baina defendatu zuen aurten bi ekitaldi publiko baino ez direla egin. Arkaitz Rodriguez legebiltzarkideak argudiatu zuen preso politikoei egindako ongietorriak ez direla "omenaldiak", "harrera" ekitaldiak baizik.

Urrian, Aieteko Adierazpenaren urteurrenaren harira, ongietorririk ez egiteko eskaeraren aurrean "hausnartzen" ari direla azaldu zuen Sortuko idazkari nagusi ere badenak. Esan zuen "bere esku dagoena" egingo duela Sortuk, ongietorririk izan ez dadin.

EZ DAGO IRUZKINIK