AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/03/21 11:31

Hainbat pertsonaren kontra tiro egin eta bi zauritu ditu Poliziak Barakaldon (Bizkaia). Itxura denez, Barakaldoko Udaltzaingoa Garbigunetik gertu dagoen tunel bat husten saiatu da gaur goizean, eta zenbait lagun aurkitu ditu barruan. Une horretan, antza, zenbait arma zuri eskuan hartuta jo dute udaltzainen kontra pertsona horiek. Tiroz erantzun du Poliziak.

Udaltzainetako batek egin du tiro tunel barruan zeuden pertsonen aurka, eta bi zauritu ditu, horietako bat larriki. El Correo-ren arabera, sorbaldan, bularrean eta buruan jo du tiroz Poliziak. Gurutzetako Ospitalera eraman dute. Bigarren zauritua, berriz, komisariara eraman dute atxilo; denera, hiru lagun atxilotu dituzte.

EZ DAGO IRUZKINIK