AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / RTVE
2023/09/15 11:36

Eusko Jaurlaritzak 2022ko Pobreziari eta Gizarte Desberdintasunei buruzko Inkesta (PGDI) argitaratu du berriki, Eurostaten zein PGDI beraren adierazleak erakusten dituena. Eurostaten adierazleen arabera, 2022an, 357.360 pertsona inguruk "pobrezia erlatiboa" edo "diru-sarrera baxuak" zituzten Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan. Horren arabera, hiru lurraldeetako biztanleriaren %19,8k, bost lagunetik batek, batez besteko errenta baliokidearen %60tik beherako diru-sarrerak zituzten kontsumo-unitateko, gizarte-transferentzien ondoren.

Eurostaten metodoari jarraiki, 106.273 lagun "pobrezia arrisku larrian" bizi zirela kalkulatzen da, hau da, batez besteko errentaren %40tik beherako errenta erabilgarri baliokidea zutela. Kopuru hori bereziki deigarria da, izan ere, 2008koa baino %59,7 altuagoa da.

482.720 pertsona "ongizate falta sumatzeko arriskuan" zeudela kalkulatu dute eta 158.869, berriz, "pobrezia arriskuan"

PGDIren adierazleekin emaitza desberdinak ateratzen dira: 482.720 pertsona "ongizate falta sumatzeko arriskuan" zeudela kalkulatu dute eta 158.869, berriz, "pobrezia arriskuan". Beste 87.387 pertsona, ordea, zuzenean "pobrezia errealean" bizi zirela diote; gutxieneko ongizate maila baten faltan, alegia. Metodologia horretan pobrezia-atalaseen kalkulua pertsonen gastuen arabera egiten da, eta ez diru-sarreretatik ondorioztatuta.

Txosteneko beste zifra batzuek diotenez, edonolako diru-laguntza sozialak jasotzen dituzten pertsonen %30,2k ez dute pobreziatik irtetea lortzen, %83,9k ez dute uste pobreak direnik eta, pobrezia arriskuan dagoen biztanleriaren ia laurdenak (%24,5) ez dute inolako laguntzarik jasotzen administrazio publikoen eskutik. Bestalde, 2022an, laguntzen sisteman izena emanda zeuden pertsonak hiru lurraldeetako biztanleriaren %5,6 ziren, 120.594 lagun.

%30,2k ez dute pobreziatik irtetea lortzen, %83,9k ez dute uste pobreak direnik

EZ DAGO IRUZKINIK