AKTUALITATEA / Errepresioa
Pertsona bat desagertu da Bidasoa ibaian, Ertzaintzaren jazarpen batean uretara salto egin ostean
Lapurreta batekin zerikusia zuelakoan jarraitu zion Poliziak larunbat gauean, eta oraindik ez dute topatu. 32 urte ditu.
2026eko otsailaren 16
Pertsona bat desagertu da Bidasoa ibaian, Ertzaintzaren jazarpen batean uretara salto egin ostean
— ARGAZKIA EITB

Pertsona bat desagertu zen larunbatetik iganderako gauean Bidasoa ibaian. Irunen (Gipuzkoa), lapurreta batekin zerikusia zuelakoan jarraitu zion atzetik Ertzaintzak, jazarpen polizial bati ekinez. Itxura denez, ibilgailuak garbitzeko eremuan, diru-kutxa batzuk ireki nahian ari ziren bera eta beste gizonezko bat. Polizia bertaratzean, korrika egin zuten ihes biek.

Haietako batek, hain zuzen ere, Bidasoako uretara egin zuen jauzi, eta desagerturik dago ordutik. Behobiako zubiaren eta Faisaien Irlaren artean egin omen zuen salto, eta atzoko bilaketa-lanek emaitzarik izan ez zutenez, gaur jarraituko dute horiekin. 32 urte ditu desagertutako pertsonak.