AKTUALITATEA / Errepresioa
Santurtziko udaltzainek gazte bat erail dute
Astelehenean lau udaltzainek atxilotu zuten gaztea, borrak eta taserra erabilita; ospitaleratu egin zuten, eta bi egun koman igaro ondoren hil da. Larunbaterako mobilizazioa deitu dute, 'Bortizkeria polizialari ez!' lelopean.
2026eko ekainaren 26 - 06:30
Santurtziko udaltzainek gazte bat erail dute

Astelehenean, Santurtziko lau udaltzainek brote psikotiko bat izaten ari zen gazte bat modu bortitzean atxilotu zuten, borrak eta taserra erabilita. Atxiloketaren ondoren ospitaleratu egin zuten, eta bi egun koman eman ostean, bart hil zen.


Santurtziko Udalak (EAJ) eta hainbat komunikabidek zabaldu zuten gaztea agenteen aurka oldartu zela. ErNE erakunde polizialak ere gertakarien inguruko bere bertsioa plazaratu zuen, eta udalak elkartasuna adierazi zien agenteei. Bestalde, Bizkaiko Voxek gaztearen lurralde-jatorriari buruzko bulo arrazistak zabaldu zituen.



Gertatutakoa salatzeko, mobilizazio bat antolatu dute biharko Ezkerraldeko hainbat eragilek, Bortizkeria polizialari ez! lelopean. Deitzaileen artean daude Berri Otxoak eta Ezkerraldeko Gazte Koordinadora Sozialista (GKS), besteak beste.