AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Mobilizazioa gaur, Baionan. Argazkia: Iparraldeko Hitza
2019/12/10 21:51

Frantziako Gobernuak gidatutako erretreten erreformaren aurka mobilizatzen jarraitzen dute langileek. Joan den ostegunean greba orokorrera deitu zuten sindikatuek Frantziako Estatuan, eta Baionan (Lapurdi) ere egin zuten manifestazio bat. Protestari segida emanez, greban jarraitu dute hainbat sektoretan; SNCFko tren-langileek, esaterako, zazpigarren eguna bete dute gaur, joan den ostiraleko batzarrean greba iraunkorraren alde egin ondoren.

Joan den larunbatean elkarretaratze bat egin zuten Angelun (Lapurdi), eta manifestazio bat ere egin dute gaur Lapurdiko hiriburuan, FSU, CGT eta FOk osatutako intersindikalak eta LABek deituta. Amaierako hitzartzeen artean, "jarduera ekonomikoa eteteko" borroka antolatu beharra nabarmendu dute trenbideetako langileek.

Lehen greba egunera deitzean, sindikatuek azaldu zuten "lehentasuna" ez dela "pentsio sistema aldatzea"; sistema hori finantzatzeko moduaren inguruko hausnarketa sustatzea baizik. Bihar, asteazkena, erreformari buruzko agerraldi bat egitekoa da Edouard Philippe Frantziako lehen ministroa.