AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/02/21 17:20

Young Struggle taldeak faxismoaren aurkako proiekzio bat antolatu zuen aurreko iganderako, otsailaren 16rako, Parisen erdigunean. Arratsaldeko 17:00ak igarota, baina, KOB Veille taldeko hogei bat faxista bertaratu ziren. "Paris nazia da!" oihukatuz, emanaldira joan zirenei eraso zieten bortizki: labanaz sastatu zituzten batzuk, eta kolpatu egin zituzten beste batzuk. Gutxienez bi militante zauritu zituzten labanaz; CGTko kide bat eta Young Struggleko bat, antza. Eraso faxista salatzeko, manifestazio jendetsu bat egin zuten astelehenean, eta biharko antolatu dute beste mobilizazio bat.

Itxura denez, poliziek erasotzaileetatik sei baino ez zituzten atxilotu unean, eta asteazkenean eraman zituzten epaile baten aurrera. Momentuz, haietako bat besterik ez dute behin-behinean preso mantenduko, gainerako guztiak aske gera zitezela agindu baitzuen epaileak. Hasieran "borondatezko hilketa saiakera" leporatu bazieten ere, badirudi gerora leundu egin dituztela akusazioak.

EZ DAGO IRUZKINIK