AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Protesta Donostiako anbulatorio batean. Argazkia: Joseba Parron/Irutxuloko Hitza
2021/12/27 16:00

Pandemiaren seigarren olatua delakoan, bereziki deigarria izaten ari da kasu positiboen kopuru altua, eta lehen mailako arreta "kolapsatzen" ari dela diote sektore horretako langileek. Egoera horri aurre egin baino, Eusko Jaurlaritza geldirik dagoela ere salatu dute.

Langileek adierazi dute arreta "txarra" izaten ari dela, baina ez dela langileen ezintasunengatik, baliabiderik ez dutelako baizik. Izan ere, egoera nabarmen zailtzen ari den testuinguru honetan, Eusko Jaurlaritza ez da osasun-baliabideak indartzen ari.

Beraz, egoera hori salatzeko, langileek protestara jo dute azken egunetan, eta elkarretaratzeak egin dituzte Osakidetzako lehen mailako arretako ia zentro guztien atarian. Osakidetzak langileei "erraztasunak" jarri behar dizkietela nabarmendu dute, eta ez "oztopoak".

EZ DAGO IRUZKINIK