AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Crónica Vasca
2022/12/27 10:58

Bistan da aspalditik seinalatzen ari den kolapsoa osasun sistema publikoan. Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako osasungintza publikoak, Osakidetzak, hori erakusten duten datu gehiago argitaratu ditu berriki. Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak jakinarazi duenez, 112.153 pertsona daude osasun sare publikoko espezialista batek kanpo kontsulta bat egiteko zain. Azken hiru urteetan %16 egin du gora kanpo kontsulta baten esperoan dauden paziente kopurua, 2019an 15.239 gutxiago baitziren.

Zehazki, 19.000 lagun daude traumatologoarekin kontsulta bat izateko zain, eta 13.000 pazientek behar dute kontsulta bat oftalmologian. Ginekologian, berriz, 9.900 pertsona daude kontsulta bat egiteko esperoan.

Bestalde, 53.636 dira proba diagnostiko osagarri bat egiteko itxaron-zerrendan dauden pertsonak. 2019an 27.746 ziren egoera horretan zeudenak, eta, beraz, azken hiru urteetan bikoiztu egin da kopurua.

Aurten azaldu dute, gainera, uda honetan kirurgia-ebakuntza bat egiteko esperoan zeuden pazienteen zerrenda 2019an baino %27 altuagoa zela. Izan ere, aurten 24.000 lagun zeuden operatuak izateko esperoan.

EZ DAGO IRUZKINIK