AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/03/25 09:03

Kontseilu Sozialista Bilbok jakinarazi duenez, Oinarrizko Produktuen Biltegia jarriko du martxan Bilboko (Bizkaia) Hegoaldean. "Oinarrizko produktuak lortzeko zailtasunak dituztenak eta haiei laguntzeko prest daudenak harremanetan jarriz eta, era berean, antolakuntza politikorako bitartekoak garatuz" jarduteko asmoa adierazi dute Kontseilu Sozialistako kideek.

Soldataren gabezia

Gizarte kapitalistan, ekoizpen bitartekoen jabe ez direnek bizirauteko duten era bakarra soldatapeko lanaren murgiltzea dela nabarmenduta, "proletalgoak oinarrizko beharrak asetzeko dituen zailtasunak" areagotu egin direla aipatu dute, "lanik aurkitzen ez dutelako, lanik egin ezin dutelako, edota, besteak beste, miseriazko soldata jasotzen dutelako."

Horrekin batera, Oinarrizko Produktuen Biltegiaren nondik norakoak azaldu dituzte, pobretze orokortuaren testuinguruan, elikagaien arloari dagokionez, familia ugarik bizi duten larritasun egoerari azpimarra jarriz. "Esparru horretan esku hartzeko eta lan politikoa egiteko asmoz", Bilboko Hegoaldeko auzoetan izango da martxan "elikagaien eta bestelako oinarrizko produktuen biltegia.

Ekarpenak

Kontseilu Sozialista Bilboko kideek azaldu dutenez, hiru modutara har daiteke parte Oinarrizko Produktuen Biltegian:

  • Ekarpen ekonomikoak eginda. Bizum bidez 672 801 539 telefono zenbakira egin daitezke ekarpenak edo, bestela, dohaintzak egin daitezke ES56 3035 0070 1107 0114 4449 kontu korrontera.
  • Boluntario gisa parte hartuta. Harremanetan jartzeko, 672 801 539 telefono zenbakira jo daiteke.
  • Bilboko Hegoaldeko supermerkatuetan jarriko dituzten postuetan oinarrizko produktuak emanda.

Bilbon egin duten modura, tokian tokiko Kontseilu Sozialistek hainbat lekutan sortu dituzte oinarrizko produktuen eta elikagaien biltegiak; hala nola, Durangaldean (Bizkaia) eta Lea-Artibain (Bizkaia).

EZ DAGO IRUZKINIK