AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/11/18 10:45

Itaia Emakumeon Antolakunde Sozialistak proiektu berri bat jarri du martxan: Oh Gu Hemen! ikus-entzunezko egitasmoa. Aurkezle batek gidatuta, "egunerokoak eta gertukoak diren gaien" inguruan arituko dira hainbat hizketakide, eta Itaiak bideo modura argitaratuko ditu solasaldiak.

Aurreko astetik dago ikusgai aurreneko saioa. Indarkeria matxista izan dute hizpide Kiara Angulok, Maria Fuentesek eta Teresa Praderak, eta Olatz Etxeberria aritu da aurkezle lanetan. Indarkeria matxista gaur egun zer modutan gorpuzten den aztertu dute, eta horren aurrean mahaira ateratzen diren hainbat proposamen kritikatu dituzte.

Zehazki, galdera bat izan dute abiapuntutzat: "kultura progresista" goratzen den garai honetan eta jendartearen gehiengoa, ustez, "berdintasunaren alde" lerratzen den honetan, nola uler daiteke emakume langileen aurkako erasoen gorakada izugarria? Horren arrazoi posibleez zein erasoen ezaugarri berriez mintzatu dira solaskideak, besteak beste. Gainera, instituzio publikoetatik zein eragile feministetatik ematen diren erantzunen mugez hitz egin dute, baita antolakuntza komunistaren beharra azaleratu ere.

Ikusi hemen Oh Gu Hemen!-en lehenengo saioa:



EZ DAGO IRUZKINIK