AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @NHuelga
2021/03/03 16:56

Novaltia enpresako langileak Bilboko (Bizkaia) Lan Ikuskaritzaren egoitzaren atarian elkarretaratu dira asteazken honetan. Bertan, "enpresako zuzendaritzaren konplize izatea" leporatu diote instituzioari, grebarako eskubidearen urraketa etengabeen aurrean "entzungor" egin duela salatu baitute.

Lan-baldintzak hobetuko lituzkeen hitzarmena eskuratzea da beharginen helburua, eta afera horretan 590 eguneko grebaldia daramate bizkarrean. Izan ere, Novaltiak behin eta berriz uko egin die negoziazio-eskaerei. Halaber, martxoan zehar Novaltiako kontseilu errektoreko kide diren farmazien aitzinean kontzentrazioak egiten jarraituko dute grebalariek.