Greba mugagabea hasi zuten asteartean Nafarroako kirol zentroetako langileek. Sindikatu nagusien arabera, Nafarroa mailan zentro gehienak itxi behar izan dituzte; Iruñerrian (Nafarroa), zehazki, "ia zentro guztiak" zarratu dira jada grebaren ondorioz.
Bi elkarretaratze egin dituzte berriki grebalariek, Sedena enpresaren egoitzaren —zentroak kudeatzen ditu— zein Iruñeko Udaletxearen aurrean. Hitzarmen berri bat dute helburu, "Kontsumorako Prezioen Indizearen (KPI) araberako soldata-igoera" lortze aldera.