Igande honetarako antolatutako Herri Eskolen zerrenda aurkeztu du Ikasle Abertzaleakek. "Jaiegun arrotz" gisa identifikatutako data seinalatuetan ohikoa denez, tokian tokiko egitarauak prestatzeari ekin diote IAko kideek.
Haien esanetan, "intsumisioa" adieraziko diote Espainiako Estuak inposatutako jaiegunari; bai eta ikasleriari "heziketa politikorako" aukera eskaini ere. Oraingoan, "kontrol soziala" izango da eskualde guztietako tematika amankomuna. Horrez gain, tokian tokiko hainbat aisialdi-ekimen barnebilduko dituzte hemezortzi udalerritan gauzatuko diren egitarauek.
DEIALDIAK
Nafarroa
Lizarra: 11:00etan Sugarra gaztetxean
Altsasu: 11:00etan
Leitza: 12:00etan Printzan
Iruñea: 11:00etan Auzotegin
Gipuzkoa
Eibar: 9:45ean Eibar BHIko sarreran
Oñati: 10:00etan herriko plazan
Hernani: 11:00etan Kontrakantxa gaztetxean
Tolosa:
10:30ean
Ezpala gaztetxean
Azpeitia: 11:00etan Azpeitiko Gaztetxean
Zumaia: 11:00etan Torreberri gaztetxean
Zarautz: 10:30ean Putzuzulo gaztetxean
Legazpi: 11:00etan Legazpiko Gaztetxean
Beasain: 11:00etan frontoi estalian
Bizkaia
Lekeitio: 12:00etan Lekeitioko Gaztetxean
Ondarroa: 12:00etan Ondarroako Gaztetxean
Abadiño: 10:30ean Abadiñoko Gaztetxean
Gernika: 11:00etan Astran
Araba
Gasteiz: 11:00etan Aldabe Gizarte Etxean