Bizitza
biolentoen aurrean, ikasle antolakuntza! kanpaina
plazaratu du Ikasle Abertzaleakek, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira. Azaroaren 25ari so, "indarkeria
matxistak egun jokatzen duen funtzioan" jarri dute arreta IAko kideek, eta
biolentzia
horren ulerkerarako zenbait
kontzeptu mahaigaineratzen ahalegindu dira.
Lehenik eta behin, fenomeno horren helburua "egiturazko boterea mantentzea" dela adierazi dute, alegia, "botere burgesa bermatzean" oinarritzen dela. Horrek, aldi berean, "emakumea subjektu debaluatu izateko baldintzak" jartzen dituela ondorioztatu dute. Gogora ekarri dutenez, 2020. urtean Hego Euskal Herrian 4.943 eraso salatu dira gutxienez, eta COVID-19ari lotuta sortutako testuinguruak, IAren hitzetan, "indarkeria hori areagotzea" ekar lezake.
HEZKUNTZA MATXISTA
Hezkuntza sistemak "emakumeen heziketarako ezinbesteko instituzioa" osatzen du IAko kideen arabera, eta ondorioz, "garrantzitsutzat" jo dute horrek guztiak emakume langileari hezkuntza esparruan nola eragiten dion ulertzea.
Hezkuntza sistemak "lan-merkatuaren
beharretara egokitzen diren ikasle prototipo zehatzak”"sortzen
dituela nabarmendu du IAk; horretarako, "etorkizunean
lan-merkatuan txertatuak izango diren zapaldutako subjektibitateak"
sortzen direla dio. Hain zuzen, hor
kokatzen du indarkeria matxista IAk; hau da, "inposaturiko
genero rolak erreproduzituz edota ikasleen zein irakasleen komentario
matxistak entzunez barneratzen eta erreproduzitzen dugun" dinamika modura.
ANTOLAKUNTZARAKO HAUTUA
IAko kideek "konpromiso osoa" adierazi dute, hezkuntza sistemak indarkeria matxistaren erreprodukzioan betetzen duen papera seinalatzen eta salatzen jarraitzeko. Ikastetxeetan, euren jarduna "generoari lotutako bazterketa egoerak" eta "figura matxistak" borrokatzean oinarrituko dela azaldu dute, hala.
Hori ez ezik, "sistema
kapitalistak sostengatzen duen harreman eredu bortizt eta matxista
iraultzea"
ezinbestekoa izango dela diote, "beste mundu
baten eraikuntza" izanik bere
ortzi-muga. Bide
horretan, "antolakuntzarako
hautua" berretsi dute.
ELKARRETARATZEEN DEIALDIAK