AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Alcala-Meco espetxea, Madrilen.
2021/03/17 11:57

Azaroan Ertzaintzak Gaizka Astorkizagarekin batera atxilotu ondoren, Alcala-Meco (Madril) espetxean dute Valentina Morisoli euskal preso politikoa, Zaballatik (Araba) eta Soto del Realetik (Madril) pasatu ostean. Haren hurko eta senideek salatu dute xantaia egiten ari zaizkiola, eta dagozkion oinarrizko eskubideak errespetatzea galdegin dute.


Alcala-Mecon, izan ere, errespetu moduluan sartu dute Morisoli, eta kontratu bat sinatzera behartu nahi izan dute, hango arauak betearazteko: 08:00etarako dutxatuta eta "ondo jantzita" egon eta ziega garbituta eduki beharra; egunean zehar ohean etzanda egon ezina; beti "ondo jantzita" joan beharra; gune komunak garbitu beharra; jantokitik ezer atera ezina; moduluko lan eta batzarretan parte hartzeko betebeharra.…


Arau horiek onartzeari hasieratik egin zion uko Morisolik, eta ondorioz, "beste modulu gatazkatsuago" batera aldatu zuten. Hor ere xantaiarekin jarraitzen du espetxeak, presoaren hurbilekoek salatu dutenez; besteak beste, komunikazio guztiak interbenitzen dizkiote, eta araudiak diona baino denbora gehiagoz atxikitzen dituzte hari bidalitako gutunak, aldizkariak... "Batzuk ez dizkiote inoiz eman". Gainera, ez diote uzten ikastaroetan parte hartzen, arauak ez onartzeagatik: "Kartzelak Valentinari baino ez dio baldintza hori jarri, bere moduluko gainerako presoek ikastaroetan parte har baitezakete".


Senideen istripua


Horrez gain, Morisoliren bikotekideak eta lagun batek bisitara bidean izandako istripu baten berri eman dute hurbilekoek. Martxoaren 11n, oraindik Bizkaian zirela, gurpil bat lehertu eta errepideko erdibitzailearen aurka jo zuten. Guztiarekin ere, konponketak egin eta bisitara iritsi ahal izan ziren.


Abenduan, Morisolik eskerrak eman zizkien "guztiei", GEDAR LANGILE KAZETAri helarazitako mezu batean.

EZ DAGO IRUZKINIK