AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/12/12 12:16

Ertzaintzak azaroaren 16an eraman zituen atxilo Valentina Morisoli eta Gaizka Astorkizaga, Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. "Terrorismoa goratzea" eta "talde armatuarekin kolaboratzea" leporatzen diete biei, eta kartzelaratu egin zituen epaileak.

Morisoli Zaballan (Araba) eta Astorkizaga Basaurin (Bizkaia) espetxeratu zituzten hasieran, baina Soto del Realera (Madril) urrundu zituzten COVID-19ari lotutako protokoloek agindutako konfinamendu egunak amaitzean, azaroaren amaieran. Egun horietan guztietan, ez zuten hurbilekoen edota abokatuaren bisitarik izan.

Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak aurreko astean jakinarazi zuen, Soto del Realen ahizparen bisita izan behar zuenean, Alcala-Mecora (Madril) lekualdatu zuten Morisoli. Hala, AAEAMek salatu zuen ez hari ez Astorkizagari ez zietela haien gertukoekin egoten utzi azaroaren 16tik.

MORISOLIREN MEZUA

GEDAR LANGILE KAZETAri helarazitako mezu batean, Morisolik eskerrak eman dizkie "guztiei": "Hemen nago, isolatuta, baina iristen zaizkit berri batzuk Euskal Herritik eta munduko beste bazterretatik. Gure borroka ez da gelditzen, alde guztietan".

Madril I kartzelatik azaldu du preso politikoak, "gu gelditzean eta zapaltzean", "gertatzen dena dela indartsuago egiten garela; sistema hau aldatzeko gogoa eta Euskal Herriko independentzia beharrezkoak egiten dira, gaur, atzo bezala". "Ni ondo nago, indar askorekin, eta oso maitatua sentitzen naiz" dio; "baina ez ditugu ahaztu behar beste denak".

Entzun Valentina Morisoliren audio-grabazioa osorik, AAEAMen web-orrialdean

EZ DAGO IRUZKINIK