AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/02/21 10:18

Mondragon taldeko kreditu-kooperatibak, Laboral Kutxak, 2023. urteko etekinen berri eman du jada: 222,7 milioi euroko irabaziekin itxi zuen urtea. Aurreko urtean, 2022an, 150 milioi euroko etekinak lortu zituen. Beraz, aurreko urtearekin alderatuta, %47,99 egin dute gora banketxearen irabaziek. Modu horretan, langa historiko berri bat ezarri du bere emaitzetan.

Tasen igoerari esker, interesen ondoriozko diru-sarrerak bikoiztea lortu zuen iaz Laboral Kutxak. Gainera, "higiezinen geldialdia" deitzen diotena ekiditea lortu omen du banketxeak, %30 hipoteka gehiago erdietsi baitzituen 2023an.

Datuak argitaratzearekin batera, Laboral Kutxak esan du "igoera nabarmenak" izan dituela negozio-esparru nagusietan; hala nola, familiei eta enpresei eskainitako kredituetan eta aurrezkien eremuan. 2023ko emaitzek banketxearen posizio "sendoa" erakusten dutela nabarmendu du.

Espainiako Estatuko hainbat banketxek eman dute jada 2023ko emaitzen berri, eta orokorra da joera gorakorra: 2022an egin bezala, marka historiko guztiak gainditzen jarraitzen dute irabaziei dagokienez.

EZ DAGO IRUZKINIK