AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/04/27 11:05

Lan-baldintzen okerragotzea salatuko dute bihar hainbat kabala hazlek Pauen, FDSEA laborari sindikatuak deitutako manifestazioan. Ipar Euskal Herriko laborariek ere bat egin dute deialdiarekin, lehengaien kostuen emendaketa eta etengabeko diru galerak sortutako ezinegona salatzeko.

Izan ere, joan den martxoan, 400 milioi euroko dirulaguntza eman zien Frantziako Gobernuak kabala hazleei. Dena dela, laguntza horren gehiengoa txerri eta oilo hazleei emana izan zaie, Ipar Euskal Herrian, esaterako, ardi eta behi hazleak direnean nagusi. Galera ekonomiko handiak izan dituztela adierazi dute hazleek, batez ere, Ukrainiako gerraren ondotik areagotu den lehengaien prezio igoerarekin.

Oro har, laborarien gastu orokorrak (kabalen bazka, ongarriak edota gasolina) %20,5 emendatu dira 2021 eta 2022 artean. Hori dela eta, Ipar Euskal Herriko behi hazleen soldatak gutxieneko soldataren %80 bakarrik betetzen du.

EZ DAGO IRUZKINIK