AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/06/16 16:30

Joan den astelehenean Langile Kontrolpeko Espazio bat hustu zuten Laudion (Araba): Laudioko Gaztetxea. Desalojoa "isilean eta erantzuteko aukerarik gabe gauzatzea" izan da Laudioko Udalaren asmoa, eta bururaino eraman du udaberrian martxan jarritako huste prozesua.

Astelehena zen gaztetxea husteko finkatuta zegoen azkeneko eguna, eta beraz, desalojoaren aurka protesta egiteko bertaratu ziren hainbat eta hainbat pertsona. Laudioko bi errepide moztu zituzten, eta haien aurka oldartu zen Ertzaintza.

Laudioko Gaztetxea indarrez hustu badute ere, gaztetxeko kideek azaldu dute "antolakuntzarako espazioak" behar dituztela "Laudioko gazte langileek", haien "jarduna aurrera eramateko". Gaztetxea behar dutela "agerian utzi" nahi dute, beraz, eta horren harira, manifestazio bat antolatu dute ekainaren 25erako. Gazte langileok gaztetxea orain! lelo hartuta aterako dira kalera, 18:00etan, Laudioko Lamuza parketik.

Gaztetxe baten beharra azpimarratzeaz gain, "asteleheneko gertakariak salatzeko eta gaztetxearen aldeko borroka indartzeko" mobilizatuko dira.

EZ DAGO IRUZKINIK