AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/10/25 08:39

Atzo, urriaren 24an, lanuzteak egin zituzten Busturialdeko eta Lea-Artibaiko Bizkaibuseko langileek, 05:50etik 09:20era eta 18:00etatik 21:30era. Hitzarmenari buruzko negoziaketa blokeatuta dagoela salatu dute, bai eta enpresak langileen soldatak izoztu nahi dituela ere; ituna 2020ko abendutik dago eguneratu gabe.

Besteak beste, Soldatak Kontsumorako Produktuen Indizearen (KPI) arabera igo ditzatela eskatzen dute beharginek, esaterako, Durangaldeko Avanzan langileek lortu duten bezala. Bizkaiko Foru Aldundiari, "zerbitzuaren arduradun gisa", eskatu diote "kontzesionario batzuen eta besteen artean soldata-alderik ez ezartzeko".

Atzoko lanuzteen ostean, mobilizazioekin jarraituko dute Bizkaibusek Busturialdean eta Lea-Artibain dituen lineetako operadoreetako beharginek. Urriaren 31n, Gernikako (Bizkaia) Azken Astelehenean, grebara joko dute egun osorako. Bestalde, lanuzteak egingo dituzte azaroaren 2an, 7an, 9an, 14an, 16an, 21ean, 25ean, 28an eta 30ean.

EZ DAGO IRUZKINIK