AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/04/19 12:47

Pandemia egoera eta horren harira Deustuko Ikastolan izan diren aldaketak direla-eta, aurreko urtekoekin alderatuta, ia erdira jaitsi da jangela zerbitzuaren erabiltzaileen kopurua, langileen esanetan. Horren eraginez, IGE-AMPAk zituen diru-sarrerak jaitsi egin direla diote, eta azalera atera dela elkarte horrek duen ezintasuna jangelaren kudeaketa bere gain hartzeko.

Deustuko Ikastola hezkuntza-zentro publikoa denez, beharginen iritziz, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak hartu beharko lituzke bere gain arazo horri aurre egiteko ardura nahiz jangela zerbitzuaren kudeaketa. Horrekin batera, jakinarazi dute Bilboko Udalak zein Eusko Jaurlaritzak duela hainbat urtetatik ezagutzen zituztela Ikastolako jangela zerbitzuaren inguruan martxan jarri behar ziren aldaketak, baina ezikusiarena egin dutela egoeraren aurrean. Zerbitzua bertan behera utziz gero, 28 langile izango lirateke kaleratuak, eta 374 ikasle geratuko lirateke jangelako zerbitzua erabiltzeko aukerarik gabe.

Aipatutako arrazoiengatik, bi mobilizazio deitu dituzte biharko, apirilaren 20rako. Lehena goizeko 10:00etan egingo dute Eusko Jaurlaritzaren Bilboko egoitza (Gran Via, 85) aurrean; bigarrena, aldiz, arratsaldeko 17:15ean izango da Deustutik hasita.