AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
UIBren batzarra Leioako campusean. Argazkia: @UIBNazionala
2019/11/03 23:32

Aste honetan izango dira Unibertsitateko Indar Batasunaren aurkezpenak Hego Euskal Herriko hainbat campusetan; hain zuzen, Bilbon (Bizkaia), Ibaetan (Gipuzkoa), Gasteizen (Araba), eta Leioan (Bizkaia). "Unibertsitateetako langile sektoreen arazoak borrokatzeko tresna izatea" jopuntu, pasa den ikasturtean jaio zen UIB; unibertsitate eremuan pairatzen dituzten "ezintasunen, mugen eta zapalkuntzen aurrean", "erantzun bateratua" antolatzeko eta martxan jartzeko.

"Unibertsitateko langileen hobekuntza material eta zehatzak erdiestea" helburu, hainbat borroka abiatzeko asmoa agertu zuen UIBk. Hala, EHUko 12.2 artikulua aldatzearen aldeko borroka izan zen aurreneko heldulekua. Mobilizazio nazionala, tokian tokiko protestak zein sinadura bilketak egin zituzten hainbat campusetan pasa den ikasturtean.

Aurreneko abiapuntua izan zen 12.2 artikulua aldatzeko borroka; baita aurreneko garaipena ere. Izan ere, UIBko hainbat kidek maiatza amaieran jakinarazi zutenez, artikulua aldatzea lortu zuten ikasleek, "egindako lanari eta ikasleen batasunari" esker. Ikasturte berriari heltzea dagokie orain, garaipen bat eta irakaspenak eskutan, eta "lanean eta borrokan jarraitzeko indarrak handitzeko asmoz".

Hona hemen, datozen egunetan EHUren campusetan UIBk egingo dituen aurkezpenak:

Azaroak 4, astelehena

  • Bilbo. 12:30ean, Sarriko fakultate sarreran.
  • Bilbo. 14:00etan, Sarriko fakultate sarreran.

Azaroak 5, asteartea

  • Bilbo. 14:00etan, San Mames fakultate sarreran.

Azaroak 6, asteazkena

  • Ibaeta. 12:30ean, Arkitekturako ikasle gelan.
  • Gasteiz. 13:15ean, Gizarte Langintza fakultatean.
  • Ibaeta. 13:00etan, Gunean.
  • Ibaeta. 14:00etan, Gunean.

Azaroak 7, osteguna

  • Leioa. 13:00etan, GKZko auditorian.