AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: @txumantxus
2020/05/14 17:53

Ez dute etenik Patxi Ruiz preso politikoak hasitako borroka babesteko ekintzek. Oraingoan, Ondarroan (Bizkaia) antolatu dute elkartasuna: herriko hainbat gaztek gose grebari ekin diote gaur, 15:00etan. "Alarma egoera honetan mobilizatzea ez da erraza, baina presoek bizi duten egoera gogorraren aurrean ahal dugun neurrian kanpotik ere laguntza eman behar diegula argi ikusten dugu", adierazi dute.

"Kalean ibiltzeko ezintasunaren ondorioz", "toki itxi batean" egingo dute baraualdia, elkarrekin. Bestalde, elkarretaratzea deitu dute datorren larunbaterako, maiatzak 16. Alamedan elkartuko dira, 20:00etan, eta bertaratzera dei egin diete ondarrutarrei.

AAEAMeko lau kide ere gose greban daude asteartetik, hilak 12. "Bizkaiko lokal batean" daude uneotan.

Patxi Ruiz preso politikoak laugarren eguna egingo du gaur gose eta egarri greban. Presoen eskubideen defentsan eta protesta modura abiatu duen borrokaldira batu dira hainbat preso politiko: janariaren bandejari uko egiten ari dira Mikel San Sebastian, Dani Pastor, Oskar Barreras eta Aitor Cotano, eta "txapeoa" hasi dute Ibai Aginagak eta Jon Kepa Preciadok.

EZ DAGO IRUZKINIK