AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Iñaki Bilbaoren aldeko margoketa. Argazkia: AAEAM
2020/10/26 11:52

Irailaren 9tik gose eta komunikazio greba mugagabean da Iñaki Bilbao Txikito euskal preso politikoa. Hala, guztira, 47 egun daramatza greban. Amnistiaren Aldeko eta Errepresioaren Aurkako Mugimenduak jakinarazi duenez, dagoeneko bi aldiz eraman dute ospitalera, eta elikatzera derrigortu zuten. Hala ere, kartzelan dago berriro, Puerto III-n (Cadiz).

Preso politikoaren egoera salatzeko, Donostian (Gipuzkoa) manifestazioa egin zuten larunbatean, alde Zaharreko kaleetan. Bestalde, Ipar Haizean eta Basaurin (Bizkaia) asteburuko baraualdia egin dute.

Datozen mobilizazioak

Gaur arratsaldean Bilboko (Bizkaia) Gara egunkariaren egoitzaren atarian mobilizazioa egingo dute, 19:30ean. Hainbat komunikabide Txikitoren borroka "isilarazteko" modu aktiboan lanean ari direla salatu nahi dute elkarretaratze horekin. 

Bestalde, urriaren 31n, larunbata, manifestazio nazionala egingo dute Bilbon. Gose eta komunikazio grebaren 52. eguna izango da, eta Moyua plazatik hasiko da mobilizazioa, 18:30ean.

EZ DAGO IRUZKINIK