AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / El Correo
2022/10/11 11:45

Osasun-langile falta dagoela argudiatuta, Gipuzkoako hiru osasun-zentro publikotan ordutegia murriztea erabaki du Osakidetzak. Hain zuzen, ohi baino hiru ordu goizago, 17:00etan, itxiko dituzte Errenteriako (Gipuzkoa) Beraungo zentroa eta Donostiako (Gipuzkoa) Amarako eta Bidebietako anbulatorioak. Ordutegi berria indarrean sartu da jada Donostian, eta antza, Errenterian gaurtik aurrera jarriko dute martxan.

Plantillan hutsuneak daudela dio Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, eta esan du "puntuala" izango dela aipatutako ordutegi berria. Badirudi familia-mediku eta pediatra eskasia dagoela gaur egun.

Oraingoz, 17:00etatik aurrera, inguruko osasun-zentroetara bideratuko da Beraungo, Amarako eta Bidebietako zerbitzu publikoa; hala nola, Iztietara Errenterian eta Bengoetxea kalekora Donostian. SATSE erizainen sindikatuak azaldu du, dena den, ordutegi murritzagoa izango duten zentroetako mediku-kontsulta guztiak goizean pilatzea ekarriko duela neurri berriak, eta aurrez ere gain hartuta zegoela Lehen Arreta.

Beste neurri bat ere hartu du Osasun Sailak udan: Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako 20 osasun-zentro ingurutan erizainek soilik artatu dituzte pazienteak.

EZ DAGO IRUZKINIK