AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/01/07 16:14

Ilunak dira amaitu berri den urteak utzitako datuak, eta ilun hasi da 2022. urtea ere. Aurreko astelehenean, urtarrilaren 3an, langile bat hil zen bere lanpostuan, Barakaldoko (Bizkaia) La Casa del Electricista establezimenduan. Hedabideen arabera, "lan-istripu ez-traumatiko bat" izan zen. 59 urte zituen beharginak.

Honakoa da aurten Euskal Herrian argitara atera den aurreneko lan-erailketa. Iaz, 2021ean, gutxienez 62 langilek galdu zuten bizia soldatapean lanean ari zirela.

EZ DAGO IRUZKINIK