AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Gasteiz Hoy
2021/11/21 17:58

Gasteizko (Araba) Gamarra auzoko McDonalds jatetxean ia lau urtez lanean aritu den langile bat kaleratu du enpresak, hauteskunde sindikaletara aurkeztu zelako. Burofax bidez igorritako gutun baten bidez eman diote kaleratzearen berri.

Hauteskunde sindikaletara aurkeztu eta egun gutxira kanporatu zuten langilea, eta hark epaitegietara eraman du auzia. "Lan-eskubideak urratu" dizkiotela salatu eta bere lanpostura itzuli ahal izatea eskatu du. ELA sindikatuak ohar batean jakinarazi duenez, langileari dagokion lanpostua eta hauteskunde sindikaletako hautagaitza mantendu ditzan "borrokatuko" du.

Horretaz gain, Gamarrako McDonaldseko langileak presio handiak ari dira jasaten enpresaren partetik: "Langileak bulegoetara deitzen dituzte, hauteskunde horien atzean nor dagoen galdetzeko, izenak eskatuz".

ELAk Arabako ostalaritza sektorean duen ordezkariak azaldu duenez, plantillak ez du urteko lan-egutegirik, eta ezartzen dizkieten ordutegiak astekoak eta oso malguak izaten dira. Enpresak, gainera, pasa den hilabetean jakinarazi zien langileei aurten ezingo dituztela oporrak hartu.

EZ DAGO IRUZKINIK