AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Foruzaingoa
2022/09/08 18:22

55 urteko langile bat hil da ostegun honetan Olatzagutian (Nafarroa), zementu fabrika batean lanean ari zela. Foruzaingoak aditzera eman duenez, ibilgailu batek harrapatuta hil da soldatapekoa. Ezbeharra izan den tokira bertaratu dira larrialdi-zerbitzuetako langileak, baina ordurako hilik zegoen lan-istripuko biktima. Zehaztapen gehiagoren faltan, gorpua Medikuntza Legaleko Nafarroako Institutura eraman dute, autopsia egiteko.

Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian gutxienez 55 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean ari zirela, edo beren lanpostuetara bidean.

EZ DAGO IRUZKINIK