Lan-erailketa bana izan da gaur goizean Leotzen (Nafarroa) eta Loiun (Bizkaia). Leotzen, telefono-poste batean lanean ari zen behargin bat hil da, zortzi metroko altueratik erorita. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu diren arren, ezin izan dute gizonezkoaren bizia salbatu. 28 urte zituen.
Loiun ere altueratik jausita hil da langile bat. Kasu horretan, pabilioi bateko teilatutik amildu da 47 urteko gizona, eta bertan zendu da.
Urtea hasi zenetik, Euskal Herrian, gutxienez 47 langilek galdu dute bizia soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.