AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Tolosaldeko Ataria
2022/01/12 11:46

Beste lan-heriotza baten berri eman dute gaur gurean. Joan den astelehenean, urtarrilaren 10ean, lan-istripua izan zuen 23 urteko langile batek Ikaztegietako (Gipuzkoa) Hertell kooperatiban. Teilatu batetik erori zen, eta larri zauritu zen. Gaur jakinarazi dutenez, atzo hil zen zaurien ondorioz.

Urtarrilaren 12a da oraindik, eta dagoeneko hiru dira, urtea hasi zenetik, Euskal Herrian argitara atera diren lan-heriotzak. Astelehenean Gasteizen (Araba) galdu zuen bizia behargin batek, altueratik erorita hura ere: aldamio batetik jausi zen Olarizuko obra batean. Urtarrilaren 3an, bestalde, Barakaldoko (Bizkaia) La Casa del Electricista establezimenduan hil zen langile bat.

Abenduaren 18an, gainera, beste langile batek galdu zuen bizia altueratik erorita, Zumaian (Gipuzkoa). Hilabeteko epean, Euskal Herrian hiru behargin izan dira modu horretan erailak.

EZ DAGO IRUZKINIK