AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/01/23 14:08

Joan den ostegunean, urtarrilak 21, bizia galdu zuen langile batek Ezkion (Gipuzkoa), soldatapeko lanean ari zela. 54 urteko gizonezkoa zen behargina, eta enbor batek jota hil zen. ELA sindikatuaren arabera, Lizartzako (Gipuzkoa) Basalan Arrospide enpresarentzako ari zen basoan lanean, haizeteengatik alarma horia emanda zegoenean. Euskalmetek istripuaren aurreko egunean iragarri zuen "hego-osagaiko haize boladek 100 km/h-ko abiadura" gaindituko zutela.

Basogintza sektoreetan langileek pairatzen duten arriskua salatu dute sindikatuek, baita segurtasun formakuntza falta ere. Lan-esparru horretan dagoen istripu tasa altua eta istripu bakoitzak izan ohi duen larritasuna ere azpimarratu dituzte.

Erailketak zenbakitan

Heriotza honekin, gutxienez bi lirateke aurten Euskal Herrian soldatapeko lanean erailak izan diren langileak. Bilbon (Bizkaia) izan zen aurreneko hilketa; hain zuzen, behargin bat goi tentsioko torre batetik erori zen urtarrilaren 12an. Aurreko urtean, 70 erailketatik gora atera ziren argitara.