AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: anboto.org
2021/07/02 13:48

Gaurkoan, uztailaren 2an, gutxienez bi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian, Durangon (Bizkaia) bata eta Erriberrin (Nafarroa) bestea. Goizean, 11:45ak aldera, lanean ari zen eraikinetik behera erori da behargin bat Durangoko hirigunean; etxebizitza bloke bat eraikitzeko obran egiten zuen lan, eta laugarren pisutik jausi da. Larrialdi-zerbitzuetako langileak bertaratu eta langilea artatu arren, 12:40ak aldera zendu da erorikoaren ondorioz.

Bestalde, 17:30ak aldera, furgoneta batek garraiolari bat harrapatu du AP-15ean, Erriberri parean (Nafarroa). Argitu ez dituzten arrazoiak direla eta, kamioitik bazterbidera jaitsi da langilea, eta orduan jo du beste ibilgailu batek. Bulgariarra zen, eta 59 urte zituen.

Iturri sindikalen arabera, urtea hasi zenetik, gutxienez 30 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.

EZ DAGO IRUZKINIK