Astelehenean, hilak 18, metro eta erdiko altueratik erori zen trapezista bat Beasainen (Gipuzkoa). Zirkurako ikuskizun bat prestatzen ari zela jausi zen, koltxonetatik kanpo. Donostiako Ospitalera (Gipuzkoa) eraman bazuten ere, handik ordu batzuetara zendu zen, asteartean, buruan hartutako kolpea zela-eta.
Konfinamendu garaia hasi zenetik Beasainen konfinatuta dagoen zirkuko langile bat zen, eta 29 urte zituen.
2020. urtea hasi zenetik, gutxienez 29 langile erail dituzte lanean Euskal Herrian. Aste honetan hiru langile hil dituzte: asteazkenean Bilboko (Bizkaia) portuan kamioi baten gurpilaren leherketak harrapatu zuen behargin bat, eta astelehenean, kamioi baten gurpilak azpian hartu zuen beste langile bat Beriaingo (Nafarroa) industriagune batean.