AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2020/05/20 19:27

Gaur, hilak 20, beste langile bat erail dute, oraingoan, Bilboko (Bizkaia) Portuan. Vulcanizados Retuerto enpresarentzat soldatapean lanean ari zenean, kamioi baten gurpilaren leherketak harrapatu du behargina. Arratsaldeko 16:00ak aldera izan da, portuko instalazioetan orga jasotzaile bat konpontzen ari zen bitartean.

Urtea hasi zenetik, gutxienez 28 langile hil dituzte Euskal Herrian, Zaldibarko (Bizkaia) zabortegian desagertuta jarraitzen duten bi langileak barne. Azken erailketa herenegun izan zen, Beriaingo (Nafarroa) industrialdean.