AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/05/26 10:14

Borrokan segitzen dute Sesmako (Nafarroa) Ingeteam enpresako langileek, lan-hitzarmenaren negoziazioan aurrerapenak egin daitezela exijitzeko. Martxotik hona, 20 bat greba-egun egin ditu plantillak, eta elkarrizketetan dagoen blokeoa ikusita, berriz egin du ekoizpena gelditzearen alde: hiru lanuzte izan zituzten aurreko astean, eta beste hiru izango dituzte aste honetan. Aurreko ostiralean, mobilizazio bat egin zuten Lodosan (Nafarroa), Ingeteam greban. Blokeoari ez lelopean.

Duela urtebete inguru hasi zen itunari buruzko negoziaketa. Langileen ordezkariek orduan egin zuten proposamen bat, lan-baldintzak hobetzeko asmoz. Besteak beste, "soldata-igoerak eta hobekuntza sozialak eta erregulatzaileak" jasotzen zituen proposamen horrek, LAB eta ELA sindikatuen esanetan. Salatu dute, ordea, enpresak "blokeoa" ezarri duela elkarrizketetan, eta ez dela aurrerapenik izan: zuzendaritzaren azken eskaintzak ez ditu beharginek markatutako gutxieneko baldintzak betetzen. 500 langile inguru dira Sesmako Ingeteamen, eta energia berriztagarriei lotutako baliabide elektrikoak ekoizten dituzte nagusiki.

Goi Erriberako Gazte Koordinadora Sozialistak (GKS) Ingeteameko langileak babestu ditu. Ostiraleko manifestaziora batu zen gazte-antolakundea, Ingeteameko langileekin klase-batasuna! aldarritzat hartuta.

EZ DAGO IRUZKINIK