N-121-A errepidean, Olague (Nafarroa) inguruan, lan-istripu bat izan du kamioilari batek: errepidetik atera da behargina gidatzen ari zen kamioia. Goizeko 08:50ean irauli da porlanez betetako ibilgailua, eta zauritu egin da langilea. Suhiltzaileak bertaratu dira behargina artatzeko, eta moztu egin behar izan dute errepidea.
Urtea hasi zenetik, gutxienez 33 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian, iturri sindikalen arabera.