AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/10/06 18:22

Aurtengo apirilean eta uztailean egin zituzten greba bana Kanboko (Lapurdi) Ursuya klinika pribatuko langileek, pandemian jasandako lan-baldintzen okerragotzea salatzeko eta soluzioak eskatzeko. 

Apirilekoan, lan-karga handiegia eta lan-erritmo jasanezina salatu zituzten, pandemia garaian langile askok egin zutelako alde klinikatik eta haien lanpostuetan ez zelako ordezkapenik izan. Negoziaketetan sartu ostean, soldatak igotzea lortu zuten langileek. Dena dela, lan-baldintzak hobetzen ez zirela ikusita, beste greba bat egin zuten uztailaren 25ean, berriro ere, langile falta salatzeko eta langile berrien kontratazioa aldarrikatzeko.

Force Ouvrière (FO) sindikatuaren ordezkaria da klinikako langile bat, eta greba koordinatzeko lanetan aritu zen. Atzo, urriaren 6an, klinikako zuzendaritzaren bulegora deitua izan zen, bere kaleratzearen berri emateko. FOk salatu duenez, ez da langile bat bere jarduera sindikalistaren harira jazartzen duten lehen aldia. Beste behargin askok jasan behar izan dute zuzendaritzaren presioa grebaren ondotik, eta beste langile bat bost egunez suspenditu dute lanetik.

EZ DAGO IRUZKINIK