AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / EPS
2023/05/22 09:23

Madrilgo, Valladolideko eta Gaztelako beste hiri batzuetako hainbat militantek sortu zuten iaz Prozesu Sozialistaren aldeko Elkargunea (Encuentro por el Proceso Socialista); "borondate sozialisten arteko espazio irekia". Ordutik hainbat aurkezpen saio, hitzaldi eta abar egin ostean, hitzordu garrantzitsu bat zeukaten jarrita aurreko larunbaterako, maiatzaren 20rako: SEGUIR izeneko jardunaldia Madrilen, "gazteria sozialistaren topaketa".

EPSko kideek egun osoko egitarau bat prestatu zuten egun horretarako, Atalaya Zentro Sozial Okupatuan (CSO). 11:00etarako bertaratu ziren ehunka lagun, eta bi zatitan banatutako hitzaldi batekin ekin zioten egitarauari. Hautsi genuen mundua (El mundo con el que rompimos) saioa izan zen lehenengo, Kolitza, Ani Perez eta Natalia Ciuranaren eskutik, eta Eraiki nahi dugun mundua (El mundo que queremos construir) izeneko saioa eskaini zuten gero EPSko bi militantek.

Horren ondoren, bazkaltzeko eta arte martzialez gozatzeko aukera egon zen Atalayan. Arratsaldean, ekitaldi politiko bat ere izan zen EPSko kideen eskutik. "Umiltasunez, baina begirada luzearekin. Mundu zaharra lurperatuko duen indar horren eraikuntzan jarraitzea eta aurrera egitea proposatzen dizuegu. Beretarrak hartu eta 'iraultzan sinestea posible da' dioen indar horrena", adierazi zuen ekitaldian militanteetako batek.

Gauean, berriz, zenbait musika emanaldi izan ziren Zentro Sozial Okupatuan: D. Palermo, La Traba Producciones eta Jaime Ovel aritu ziren.

EZ DAGO IRUZKINIK