AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/03/19 08:40

Gero eta lurralde gehiagotan ari dira sozialismoari bide egiteko antolakundeak sortzen. Atzokoan, Galiziatik heldu zen berri pozgarria: Creba Sozialista sortu dute, Galizian sozialismoa hedatzeko asmoz. Rachar co vello mundo (Mundu zaharrarekin hautsi) lelopean eman zuten bere sorreraren berri, eta hitzordu garrantzitsu bat ere iragarri zuten, sare sozialen bidez: apirilaren 27an aurkeztuko dute Creba, Compostelan.

CJS ere martxan

Hilabete honetan, sozialismoaren aldeko hautuaren beste adierazpen politiko bat ere aurkeztu dute: Coordinadora Juvenil Socialista (CJS). "Gazte langileentzako erreferente izango den antolaketa politiko handi bat eraikitzeko" egingo dute lan Espainiako Estatuko hainbat lurraldetan.

Aurkezpen-saio ugari egingo ditu laster CJSk; hala nola, Madrilen, Granadan, Valladoliden, Guadalajaran, Zaragozan, Sevillan, Murtzian, Burgosen, Albaceten, Badajozen, Asturiasen eta Caceresen.

EZ DAGO IRUZKINIK