AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
ARGAZKIA / Frantziako Barne Ministerioa
2023/10/03 09:58

2022ko hauteskunde-kanpainan hitzemandakoari eutsita, Frantziako Estatuko polizia-indarrak sendotuko dituela iragarri du berriz Emmanuel Macron presidenteak, Tonneinsen polizia-etxe bat inauguratzean. Astelehen honetan esan du, zehazki, Jendarmeria indartuko duela aurki Frantziako Gobernuak: 238 brigada berri sortuko dituzte, alegia, 3.500 postu gehigarri. Brigada horietako batzuk finkoak izango dira, baina mugitu ahal izango dira, hegazkin bidez.

Hamarkada baterako ikuspegiarekin hartutako neurri berri horrekin, Frantziako Estatuko departamendu bakoitzean, bat eta lau artean handituko litzateke brigada kopurua. Gobernuaren esanetan, Jendarmeria jaio zenetik, inoiz ez dira hainbeste brigada berri sortu.

Polizia-indarren areagotze hori justifikatzeko, ustezko "segurtasun-arazo" bati egin dio azpimarra Macronek. "Segurtasun-arazo bat daukagu toki guztietan", adierazi du: "Behar bat da herrialde osoarentzat. Segurtasun-behar bat da". Zenbait komunikabidek aitortu dutenez, azken urtean Nahel gaztearen erailketak piztutako protestek nahiz pentsio erreformaren kontrako mobilizazioek ere eragin dute gobernuak Polizia indartzea erabaki izana.

Jendarmeriako brigada berrietako bat, antza, Azkainen (Lapurdi) jarriko dute martxan.

EZ DAGO IRUZKINIK