AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2024/06/05 07:51

Atzo arratsaldean eman zuen protesta-ekintzaren berri Uribe Kostako Khalas elkartasun taldeak. Eusko Jaurlaritzak Bilboko (Bizkaia) Kale Nagusian duen egoitzara sartu ziren zenbait lagun, EAEko gobernuak "Palestinaren okupazioan eta Gazako sarraskian duen konplizitatea" salatzeko.

Khalasek atzo bertan azaldu zuen beharrezkotzat jotzen duela sionisten "laguntzaile" diren "herri-erakunde eta enpresak seinalatzea", "konplizitate horien amaiera" exijitzeko. Atzokoan, zehazki, Jaurlaritzari exijitu zioten bertan behera utz ditzala estatu sionistarekin dituen loturak.

Protestari ekin eta segituan bertaratu zen Ertzaintza. 10 minutu ingurura, Khalaseko kideak arrastaka atera zituzten poliziek, eta guztiak identifikatu zituzten. "Palestinaren deskolonizazioa lortu arte, konplizitateak salatzen jarraituko dugu", esan zuen elkartasun taldeak.

EZ DAGO IRUZKINIK