AKTUALITATEA / Laneko autodefentsa sareak
Jardin Secreto-Espacio Openi aurre egin dio Bilboko Langile Autodefentsa Sareak
Espacio Open enpresa-multzoak langile bati inposaturiko lan-baldintzak eta kaleratzea salatu zituen irailaren 10ean Bilboko Langile Autodefentsa Sareak, eta nagusiek eskaerei muzin egin ostean, mobilizazioei ekin diete ostegunean.
2020eko irailaren 18
Jardin Secreto-Espacio Openi aurre egin dio Bilboko Langile Autodefentsa Sareak

Deustuko Erriberan (Bizkaia) dago kokatuta El Jardin Secreto kafetegia, eta atarian egin zuten elkarretaratzea, Bilboko LASek deituta.

LASeko kideek salatu dutenez, gaur egun areagotzen ari den eredu bati erantzuten dio El Jardin Secretok, eta "alternatibismoa" salduz, langileen lan-baldintzak okertzen ditu. "Ez da kultura, esplotazioa da", aldarrikatu dute.

GEDAR LANGILE KAZETAk joan den astean argitaratu zuen lan-gatazka honen inguruko albistea.