AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Zentroaren aurkezpena, apirilean.
2022/05/11 10:53

Bilboko (Bizkaia) Kontseilu Sozialistak apiril hasieran jakinarazi zuen Zentro Sozialista berri bat ireki zuela Bizkaiko hiriburuan; hain justu, Errekalde auzoan. Urkila izena jarri diote guneari, eta pixkanaka, ari dira jakinarazten zein proiekturi emango dien aterpea.

Atzo aurkeztu zuten Urkilan martxan jarriko duten proiektuetako bat: jantoki sozialak. Kontseilu Sozialistako kideek azaldu dutenez, "langileon arteko elkargune bat sortzea" da jantoki sozialen helburu nagusia, eta hiru hitzordu jarri dituzte hilabete honetarako: maiatzaren 13rako, maiatzaren 20rako eta maiatzaren 27rako. 14:00etatik 16:00etara izango dira hiru jantoki sozialak, eta eguneko platera nahiz postrea eskainiko dituzte Urkilan.

Datozen asteetan Bilboko Zentro Sozialistan abiatuko dituzten beste proiektu batzuen berri emango du Kontseilu Sozialistak. Apirilean azaldu zuenez, "proletalgoaren autodefentsa tresnak indartzeko, antolakuntza gaitasunak irabazteko, formakuntza politikoa sustatzeko eta kultura sozialista garatzeko elkargune bat" izango da espazioa.

EZ DAGO IRUZKINIK