Igande honetan izango da Martxoaren 8a, Emakume Langileon Nazioarteko Eguna, eta aurten ere emakume langileen askapenaren alde mobilizatzera deitu du Itaiak; "emakume langileek jasaten duten indarkeria matxistaren aurka, esplotazio ekonomikoaren aurka eta emakumeen eskubideen alde".
Urte honetan, Euskal Herriko 27 hiritan eta herritan egin ditu deialdiak. Hona hemen:
- Arrasate: 19:00etan Seberon.
- Azpeitia: 13:00etan herriko plazatik.
- Azkoitia: 13:00etan herriko plazatik.
- Altsasu: 13:00etan Foruen Plazan.
- Baiona: 15:00etan Merkatu Plazan.
- Barakaldo: 12:00etan Elkano metro-irteeran.
- Basauri: 13:00etan Bentako Plazan.
- Beasain: 13:00etan herriko plazatik.
- Bilbo: 12:00etan Eliptikatik.
- Donibane Garazi: 11:00etan Herriko Etxean.
- Donostia: 11:30ean Bulebarrean.
- Durango: 13:00etan Santa Anan.
- Ermua: 12:30ean Martxoak 8 Plazan.
- Erromo: 12:30ean Santa Eugenian.
- Gares: 18:00etan Foru Pasealekutik.
- Gasteiz: 12:00etan Andre Mari Zuriaren Plazatik.
- Gernika: 12:30ean Merkurion.
- Hernani: 13:00etan Gudarien Plazan.
- Irun: 13:00etan San Juan plazan.
- Iruñea: 12:30ean Udaletxe Plazan.
- Lakuntza: 12:00etan herriko plazan.
- Legazpi: 18:30ean Euskal Herria plazan.
- Lizarra: 11:30ean Baja Navarran.
- Ondarroa: 13:30ean Zaldupeko zubitik.
- Tolosa: 12:30ean Triangulotik.
- Zarautz: 12:00etan Udaletxe Plazan.
- Zestoa: 18:30ean herriko plazan.