San Fermin jaiak hasi besterik ez dira egin Iruñean (Nafarroa), eta atzoko balantze errepresibo ikaragarriaren ondoren (50 identifikatu baino gehiago, beste hainbeste jipoitu eta atxilotu bat kaleetan aldarri politikoak ateratzeagatik), jazarpenak ez du etenik gaurkoan.
San Ferminen ohiko prozesioan entzuten diren hamaika joten artean, etxe-kaleratzeen aurkako jota bat kantatu du Iruñerriko Etxebizitza Sindikatu Sozialistak, baina hori galarazten saiatu da Iruñeko Udalaren (EH Bildu) menpeko udaltzaingoa. Izan ere, Zapateria kaleko balkoi batetik jota abestu zedin elkartu den jendearen aurka oldartu dira udaltzainak, atarira sartuz. Hainbat pertsona identifikatu dituzte, eta isunak jartzearekin mehatxatu dituzte.
Dena den, aurrera egitea eta jota kantatzea lortu dute bertan bildutako kideek, eta ozen entzun da etxebizitza-eskubidearen aldeko aldarria Iruñeko Alde Zaharrean.
Sanferminetako prozesioan jota bat abestu dugu etxegabetzeen aurka eta etxebizitza eskubidearen alde:
— Euskal Herriko Etxebizitza Sindikatu Sozialista (@EtxeSindikatua) July 7, 2025
🎵"Todos ellos que colaboran
para que los
de siempre hagan caja.
Defendernos y organizarnos
¡Hoy es la lucha
la que hace falta!"@Kontseilua_Iru pic.twitter.com/CAExCLL83D