Sionistak palestinarren kontra egiten ari diren genozidio bete-betean, eta urriaren 7tik hona Gazan eraildako palestinarrak ia 10.000 direnean, sionismoaren aldeko neurriak hartzen eta mahaira ateratzen jarraitzen dute Mendebaldean. Frantziako Senatuak proposatu berri du neurri bat, "antisionismoa" zigortzeko marko legalaren barruan: "Israelgo Estatuaren kontrako irainak" zigortzea proposatu du. Zigor ikaragarriak dira senatuan proposatutakoak; hain justu, bi urterainoko espetxe-zigorrak eta 75.000 eurorainoko isunak.
Frantziako Estatuan, palestinar erresistentziak kontraerasoari ekin zionetik eta sionistek gerra-egoera deklaratu zutenetik, behin eta berriz galarazi eta debekatu dituzte Palestinaren aldeko mobilizazioak agintaritzek.
Alemanian ere nabarmenak izan dira sionismoaren aldeko neurriak. Friedrich Mirz oposizioko buruak, gainera, proposamen berri bat egin du joan den urrian: alemaniar nazionalitatea eskuratzeko derrigorrezko baldintzetako bat izatea "Israelen existitzeko eskubidearen" onarpena.