AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Pasquier lantegia, Irunen.
2021/04/30 13:22

Betetzear da Irungo (Gipuzkoa) Recondo-Pasquier enpresaren eta Irungo Udalaren arteko akordioa; udalbatzan onartzen badute, enpresako 40 behargin kaleratuko ditu enpresak. Horrez gain, beste hamar langile behartuko dituzte aurretiko erretiroa hartzera. Bestalde, Landetxa auzora tokialdatuko dituzte geratuko diren langileen %50, eta gaur egungo kategoria galduko dute azkeneko horiek.

Ondorioz, lekualdatutako langileek urtean 3.000-8.000 euro gutxiago irabaz ditzakete. Are gehiago: enpresan gutxienez 30 urte daramatzaten beharginek ordainsariaren %28 galduko dute erretiroan, langileen batzordeko kide batek gehitu duenez.

Recondo-Pasquier enpresa Azken Portu auzoan dago kokatuta. Hala, Azken Portuko hirigintza-antolamendu plazaren bidez, lantegia itxi eta 200 etxebizitza eta 245 aparkaleku eraiki nahi ditu udalak.

EZ DAGO IRUZKINIK