AKTUALITATEA / Sexu-esplotazioa
Iruñean, emakume etorkinak esplotatzeko prostituzio-sare bat atzeman dute
Iruñeko bi pisu erabiltzen zituzten proxenetek, eta Frantziako Estatuan ere aritzen ziren. Biktimak engainatzen zituzten euren jatorrizko herrialdeetatik migratu zezaten, euren egoera zaurgarriaz baliatuta.
2026eko otsailaren 23
Iruñean, emakume etorkinak esplotatzeko prostituzio-sare bat atzeman dute

Bost pertsona atxilotu dituzte Iruñean (Nafarroa), sexu-esplotaziorako sare baten bidez, hainbat emakume etorkin prostituzioan aritzera behartzeagatik. Biktimek azaldu dutenez, Iruñeko bi pisu erabiltzen zituzten esplotatzaileek, eta hain zuzen ere, haietako batean egindako miaketaren ostean hasi zen ikerketa poliziala. Frantziako Estatuan ere jarduten zuen sareak.

Migratutako emakumeak dira biktimak, eta jakinarazi dute iruzur egin zietela proxenetek, euren zaurgarritasun-egoeraz baliatuta: jatorrizko herrialdeak uztera bultzatu zituzten, Espainiako Estaturako lan-eskaintza batzuk eginez.

Espainiako Estatura mugitzen zirenean, ordea, emakumeei pasaportea kentzen zieten esplotatzaileek, eta sarean harrapatzen zituzten, prostituzioan aritzera derrigortuz. Etengabeko mehatxuak jasaten zituzten, zenbait hedabidek jaso dutenez.